% This is the documentation of DrGeo
% Copyright 2002 Hilaire Fernandes
% Licensed under the terms of the FDL
% Basque version
% Euskarazko itzulpena: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza <hizpol@ej-gv.es>


\documentclass[a4paper,11pt]{book}
\usepackage{hyperlatex}
\T \usepackage[pdftex]{color,graphicx}
\usepackage{hyperref}

% Prepare macro
\newcommand{\drgeoImagePath}{../fr/figures}
\newcommand{\drgeniusApiOutLocale}{Itzuli}
\newcommand{\drgeniusApiExampleLocale}{Adibidea}
% Include common definitions
\input{../drgeniusCommon.tex}


\htmltitle{Dr.Geo-ren erabiltzaileen eskuliburua} 



\htmladdress{\small  Oharrik egin nahi baduzu \\
  edo eskuliburuaren zati bat idazteko boluntario bazara,\\
  -> jarri OFSETeko Hilaire Fernandesekin harremanenetan 
  (\drgeniusImage{hilaire-email}) edo eman izena \drgenius posta-zerrendan.}


\title{Dr. Genius User's  Manual}
\author{Hilaire Fernandes \\
David Bucknell-ren laguntzarekin \\
\textit{OFSET}\\
\texttt{http://www.ofset.org}
}



\begin{document}

\maketitle

\xname{contents}
\tableofcontents

\xname{introduction}
\chapter{Sarrera}

Dr. Genius Gnome mahaigainerako geometria interaktiboko paketea da. 
Horren bidez, arau geometrikoak errespetatuz maneia daitezkeen irudi 
geometrikoak sor ditzakete erabiltzaileek. Programa lehen hezkuntzako 
zein bigarren hezkuntzako ikasleek erabil dezakete.

\drgeniusFigureSize{\drgeo-ren ongietorri-pantaila}{fig1}{8}

Irudi geometriko huts berri bat sortzeko, tresna-barrako lehen 
botoian (ezkerrean) egin behar du klik erabiltzaileak. Menu-barrako 
\drgeniusMenu{Fitxategia->Berria->Irudia} menu-elementua erabiliz ere
sor daiteke irudi bat. Irudi berri bat sortzean, sei ikonoko 
tresna-barra bat agertzen da. Tresna-barrako azken elementua 
(eskuinean) aukera-menua da; uneko irudi geometrikoaren eskala 
doitzeko erabiltzen da.

\drgeniusFigureSize{Irudi geometriko hutsa}{fig2}{6}

Sei ikonoek funtzio-mota desberdinak dituzte. Funtzio horiek 
hurrengo atalean azaltzen dira.

\drgeniusFigureSize{\drgeo-ren irudia eta azalpena}{fig50}{8}

Irudi bakoitzarekin panel bat dago erabilgarri. Lehenespenez, 
panela ezkerreko muturrera eramaten da irudia bakarrik gera 
dadin ikusgai. Edozein unetan, erabiltzaileak panela eskuinera 
eraman dezake irudiaren azalpena ikusgai izateko. Irudiaren 
azalpena zuhaitz-zerrenda bat da. Zuhaitza irudiaren elementu 
guztiek osatzen dute. Beste elementuen mendean dauden elementuak 
bistara daitezke '+' ikurra sakatuz, hala erabiltzaileak elementu
horren gurasoak bistara ditzake.

\chapter{Oinarrizko funtzioak}

Atal honetan irudi geometrikoak egiteko erabiltzen den tresna 
azaltzen da. Atal honen amaieran, nola pertsonalizatu 
azaltzen da.

\section{Eraikitze-tresnak}

Tresna hauek sei taldetan bereizten dira eta \drgenius-ren 
bigarren tresna-barran daude erabilgarri.

\drgeniusFigureSize{\drgeo{}-ren tresna-kategoriak eta azalpenak}{fig3}{12}

\xname{point_tools}
\subsection{Puntuen tresnak}

\subsubsection{Puntu librea}
\drgeniusIcon{fig4}

Sortu eremu baten puntu librea edo dimentsio bakarreko objektu 
baten puntu librea. Lehen kasuan, sortutako puntua edonora eraman 
daiteke irudiaren arean. Puntua eraikitzeko, erabiltzaileak atzeko 
planoan klik besterik ez du egin behar. Bigarren kasuan, dimentsio 
bakarreko objektuaren (zuzenaren) arabera dago; objektuari
erantsita dago. Mota honetako puntua eraikitzeko, erabiltzaileak 
zuzenaren (lerro zuzena, zuzenerdia, segmentua, zirkulua, arkua, 
etab.) gainean egiten du klik.

\subsubsection{Erdigunea}
\drgeniusIcon{fig5}

Sortu bi punturen erdigunea edo segmentu baten erdigunea. Lehen 
kasuan, erabiltzaileak bi puntu hautatzen ditu. Bigarren kasuan, 
erabiltzaileak segmentu bat baino ez du hautatzen.

\subsubsection{Elkargunea}
\drgeniusIcon{fig6}

Sortu bi lerroren arteko ebaketa-puntua(k). Erabiltzaileak bi lerro 
hautatu behar ditu.

\subsubsection{Koordenatu bidez definitutako puntua}
\drgeniusIcon{fig7}

Sortu koordenatu bidez definitutako puntu bat. Erabiltzaileak bi 
zenbaki hautatu behar ditu, lehen hautatuko zenbakia abzisa da 
eta bigarrena ordenatua.

\xname{line_tools}
\subsection{Lerroen tresnak}

\subsubsection{Lerro zuzena}
\drgeniusIcon{fig8}

Egin bi puntuk definitutako lerro zuzen bat. Erabiltzaileak bi 
puntu hautatzen ditu.

\subsubsection{Zuzenerdia}
\drgeniusIcon{fig9}

Egin bi puntuk definitutako zuzenerdi bat. Erabiltzaileak bi puntu 
hautatzen ditu; lehen puntua jatorria da eta bigarrena 
zuzenerdiarena da.

\subsubsection{Segmentua}
\drgeniusIcon{fig10}

Sortu bi puntuk definitutako segmentu bat.

\subsubsection{Bektorea}
\drgeniusIcon{fig11}

Sortu bi puntuk definitutako bektore bat. Erabiltzaileak bi puntu 
hautatzen ditu. Lehen puntua jatorria da; bigarrena muturra da.

\subsubsection{Zirkulua}
\drgeniusIcon{fig12}

Sortu zirkulu bat. Erabiltzaileak aukera batzuk ditu zirkulua 
sortzeko:
\begin{enumerate}
 \item zentroa eta eta zirkuluko puntu bat;
 \item zentroa eta zenbaki bat (zirkuluaren erradioa);
 \item zentroa eta zirkuluaren erradioak duen luzera bereko segmentu bat.
\end{enumerate}

\subsubsection{Zirkunferentzia-arkua}
\drgeniusIcon{fig13}

Sortu hiru puntuk definitutako arku bat. Hautatutako lehen puntua 
arkuaren jatorria da; hirugarrena muturra da eta bigarrena arkuko 
puntu bat da.

\subsubsection{Leku geometrikoa}
\drgeniusIcon{fig14}

Sortu bi puntuk definitutako leku geometriko bat. Erabiltzaileak 
bi puntu hautatzen ditu; bat lerroko puntu libre bat da eta 
bestea lehen puntuari lotutako puntu bat (hau da, bat lekuz 
aldatzean, bestea ere lekuz aldatzen da).

\subsubsection{Poligonoa}
\drgeniusIcon{fig15}

Sortu n puntuk definitutako poligono bat. Erabiltzaileak poligonoa 
mugatzen duten n+1 puntu hautatzen ditu. Lehena eta azkena 
hautatutako puntuak puntu berak dira; orduan \drgenius-k 
hautapena amaitu dela dio. Poligonoa objektua ez da beste 
lerroak bezalako objektua; ezin da puntu bat ezarri poligonoan 
edo elkargune bat egin poligonoaren eta beste lerro objektu 
baten artean.

\xname{transformation_tools}
\subsection{Eraldatzeko tresnak}

\subsubsection{Zuzen paraleloa}
\drgeniusIcon{fig16}

Sortu lerro bat puntu batetik pasatzen dena eta "norabide" 
batekiko paraleloa dena ("norabide" batean doan beste lerro bat 
edo lerro-segmentu bat). Erabiltzaileak puntu bat eta 
norabide bat hautatzen du (adibidez, lerro zuzen bat, zuzenerdi 
bat, segmentu bat edo bektore bat).

\subsubsection{Zuzen perpendikularra}
\drgeniusIcon{fig17}

Sortu norabide batekiko perpendikularra eta puntu batetik pasatzen 
den zuzen perpendikularra. Erabiltzaileak puntu bat eta norabide bat 
hautatzen du (adibidez, lerro zuzen bat, zuzenerdi bat, segmentu 
bat edo bektore bat).

\subsubsection{Ardatz-simetria}
\drgeniusIcon{fig18}

Sortu objektu baten irudia ardatz-simetria bidez. Erabiltzaileak 
eraldatu beharreko objektu bat eta simetria baten ardatza 
(lerro zuzen bat) hautatzen ditu. Erabiltzaileak lerro zuzen 
baten irudia eraiki nahi duenean, lehenbizi saguarekin hautatu 
behar du; hautatutako lehen zuzena eraldatuko den zuzena da.

\subsubsection{Simetria zentrala}
\drgeniusIcon{fig19}

Sortu objektu baten irudia simetria zentral baten bidez. 
Erabiltzaileak eraldatu beharreko objektua eta haren 
simetriaren zentroa (puntu bat) hautatzen ditu. Erabiltzaileak 
puntu baten irudia eraiki nahi duenean, lehenbizi hautatu egin 
behar du (saguarekin). Hala, eraldaketa puntu horretan egingo da.

\subsubsection{Translazioa}
\drgeniusIcon{fig20}

Sortu objektu baten irudia translazio bidez. Erabiltzaileak eraldatu 
beharreko objektua eta translazio-bektorea hautatzen du. 
Erabiltzaileak bektore baten irudia eraiki nahi duenean, hautatu 
egin behar du (saguarekin). Hala, eraldaketa bektore horretan egingo da.

\subsubsection{Biraketa}
\drgeniusIcon{fig21}

Sortu objektu baten irudia biraketa bidez. Erabiltzaileak 
eraldatu beharreko puntua, zentroa eta biraketa-angelua hautatzen 
ditu. Erabiltzaileak puntu baten irudia eraiki nahi duenean, 
lehenbizi hautatu egin behar du (saguarekin). Hala, eraldaketa 
hautatutako puntu horretan egingo da.

Angelua hainbat baliotan hauta daiteke:

\begin{itemize}
\item \textbf{zenbakizko balioa}: kasu honetan, angelua radianetan 
  adierazten da. Hona hemen zenbakizko balioen adibideak: balio 
  librea, bi punturen arteko distantzia, segmentu baten luzera, 
  koordenatuak, Dr.~Genius Guile Script-ek itzulitako balioa, etab.;
\item \textbf{hiru puntuk osatutako angelu geometrikoa}: kasu honetan, 
  angelua gradutan adierazten da. Kontuan izan kasu honetan 
  angeluak [0~;~180] bitartekoa izan behar duela;
\item \textbf{bi bektorek osatutako orientatutako angelua}: kasu honetan, 
  angelua [0~;~360] bitarteko gradutan adierazten da.
\end{itemize}

\subsubsection{Eskala}
\drgeniusIcon{fig22}

Sortu objektu baten irudia eskala-eraldaketaren bidez (homotezia). 
Erabiltzaileak eraldatu beharreko puntua, zentroa eta faktorea 
(adib., zenbaki bat) hautatzen ditu. Erabiltzaileak puntu baten 
irudia sortu nahi duenean, lehenbizi hautatu egin behar du; 
eraldaketa hautatutako puntu horretan egingo da.

\xname{numeric_tools}
\subsection{Zenbakizko tresnak}

\subsubsection{Distantzia, luzera eta zenbakia}
\drgeniusIcon{fig23}

Sortu zenbakizko balio bat. Zenbakizko balioa kalkulatua edo 
erabiltzaileak editatua izan daiteke erabiltzailearen hautapenen arabera:
\begin{enumerate}
 \item bi puntu: bi puntu hauen arteko distantzia;
 \item segmentu bat: segmentu honen luzera;
 \item bektore bat: bektorearen magnitudea;
 \item zirkulu bat: zirkuluaren luzera;
 \item zirkunferentzia-arkua: arkuaren luzera;
 \item lerro zuzen bat: zuzenaren malda;
 \item lerro zuzen bat eta puntu bat: zuzenaren eta puntuaren arteko 
 distantzia;
 \item atzeko planoan klik eginez gero, erabiltzaileak beste balio bat 
 sar dezake (adib., balio libre bat).
\end{enumerate}

\subsubsection{Angelua}
\drgeniusIcon{fig24}

Sortu hiru puntuk edo bi bektorek definitutako angelu bat. Lehen kasuan, lortzen den angelua ez da 
orientatua (hau da, [0~;~180] bitarteko angelu geometrikoa). Bigarren kasuan, angelua orientatua 
da eta [-180~;~180] bitartekoa da.

\subsubsection{Koordenatuak}
\drgeniusIcon{fig25}

Sortu puntu baten edo bektore baten koordenatuak. Tresna honek 
abzisa eta koordenatua biak sortzen ditu.

\subsubsection{\drgenius Guile Script-a}
\drgeniusIcon{fig49}

Sortu \drgenius Guile Script bat. Script-ak n objekturen sarrera jasotzen 
du. Zenbaki bat itzultzen du, irudian inprimatuta. Script-a bere 
albo-efektuetarako edo haren itzulitako baliorako erabil daiteke. 
\drgenius Guile Script-ak xehetasunez azaltzen dira \link{Eginbide aurreratuen atalean}[ Chapter \Ref]{advancedFeatures} eta bereziki 
\link{Script-aren atalean}[ Section \Ref, page \Pageref]{script}.


\xname{macroconstruction_tools}
\subsection{Makro-eraikuntzako tresnak}

\subsubsection{Makro-eraikuntza bat ezartzea}
\drgeniusIcon{fig26}

Atera irudi baten eraikuntza-sekuentzia bat eta bihurtu makro-eraikuntza.

\subsubsection{Makro-eraikuntza bat exekutatzea}
\drgeniusIcon{fig27}

Exekutatu (hau da, "erreproduzitu") aurrez eraikitako 
makro-eraikuntza bat. Makro-eraikuntza sortu berria edo fitxategitik 
kargatua izan daiteke.

\drgeniusNote{Makro-eraikuntzak\link{Makro-eraikuntzaren atalean}
[Section \Ref, page \Pageref]{macroConstruction} ikus daitezke.}

\xname{other_tools}
\section{Beste funtzio batzuk}

\subsection{Irudia lekuz aldatzea}

Irudia lekuz aldatzeko, Kontrol tekla eta saguaren lehen botoia saka ditzakezu.

\subsection{Objektua lekuz aldatzea}
\drgeniusIcon{fig28}

Objektua arrastatuz alda daiteke lekuz. Hala, irudia bere 
propietateen arabera birkalkulatzen da. Ia mota guztietako 
objektu geometrikoak alda daitezke lekuz. Beharrezkoa 
denean, \drgenius-k alderantzizkako arrastatzea egiten du. 
Adibidez, bi puntuk definitutako zuzena erabiltzaileak lekuz 
aldatzen duenean, \drgenius-k bi puntuak lekuz aldatzen 
ditu zuzenak izatea nahi duzun kokapenaren arabera.


\subsection{Objektuak ezabatzea}
\drgeniusIcon{fig30}

Irudiko objektu bat ezaba daiteke menu hau aktibatzean. 
Erabiltzaileak desezaba dezake tresna-barrako edo 
aplikazio-menuko desegiteko funtzioa erabiliz. Lehenespenez, 
desegiteko 10 maila daude, baina erabiltzaileak balio hori 
doi dezake lehenespenen elkarrizketa-koadroan.


\xname{editing_object_styles}
\subsection{Objektuaren estiloak editatzea}
\drgeniusIcon{fig29}

bjektu bakoitzak bere estilo-atributuak ditu, adibidez, kolorea, 
lodiera, etiketa, tamaina eta forma. Gainera, objektu bat denbora 
batez ezkuta daiteke ezabatu gabe. Adibidez, eraikuntza 
ertainak ezabatu gabe ezkutatzeko baliagarria izan daiteke. 
Atributu horiek guztiak aktibo dagoen elkarrizketa-koadro 
batean doi daitezke erabiltzaileak irudiko objektu bat 
hautatzen duenean.

Puntuen estiloen elkarrizketa-koadroa edozein puntu objekturi 
buruzkoa da. Han kolorea, forma, tamaina, izena eta 
ikusgaitasuna doi daitezke.
\drgeniusFigure{Puntu objektuetarako estiloen elkarrizketa-koadroa}{fig31}

Lerro-estiloaren elkarrizketa-koadroa lerro zuzenei, zuzenerdiei, 
segmentuei, bektoreei, zirkuluei, zirkunferentzia-arkuei eta 
leku geometrikoei buruzkoa da. Han kolorea, estiloa, 
izena eta ikusgaitasuna doi daitezke.

\drgeniusFigure{Lerro objektuetarako estiloen elkarrizketa-koadroa}{fig32}

Zenbakizko objektuen eta poligonoen estiloen elkarrizketa-koadroa 
balio-mota guztiei (erabiltzaileak editatua, \drgenius-ren 
Guile Script-aren erabiltzaileak kalkulatua edo neurri 
geometrikoa adierazten duten balioak) eta poligono-mota 
guztiei buruzkoa da.

\drgeniusFigure{Zenbakizko objektuen eta poligono objektuen 
estiloen elkarrizketa-koadroa}{fig33}

\subsection{Objektuaren propietateak editatzea}
\drgeniusIcon{fig52}
Objektu batzuek erabiltzaileak doi ditzakeen propietateak dituzte. 
Erabiltzaileak objektu horietan klik egiten duenean, 
elkarrizketa-koadro bat agertzen da. Hain, zuzen, objektu hauek 
erabiltzaileak doi ditzakeen propietateak dituzte:
\begin{enumerate}
 \item Puntu librea arean: abzisa eta koordenatua edita daitezke;\\
 \drgeniusFigure{Editatu puntu librearen koordenatuak}{fig34}

 \item Balio librea: balioa edita daiteke;\\
 \drgeniusFigure{Editatu balio librea}{fig36}

 \item Script-a: kodea edita daiteke.\\
 \drgeniusFigure{Editatu script-a}{fig35}

\end{enumerate}


\section{Erabiltzailearen hobespenak}

\xname{default_behaviour}
\subsection{Portaera lehenetsia}
\label{default_behaviour}

\drgenius-ren portaera lehenetsia hainbat modutara pertsonaliza daiteke. 
Hobespenak doitzeko, erabiltzailea \drgeniusMenu{Editatu->Hobespenak...} 
menu-elementura joaten da hobespenen elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

Elkarrizketa-koadroa bi orriko koadernoa da:
\begin{enumerate}
 \item Lehen orria hobespen orokorrei buruzkoa da::\\
 \drgeniusFigureSize{Hobespen orokorrak}{fig37}{8}
 Erabiltzaileak  diskoan gorde beharreko saioaren izen lehenetsia 
 soilik doi dezake.
 \item Bigarren orria irudi geometrikoen hobespenei buruzkoa da:\\
 \drgeniusFigureSize{Irudi geometrikoen hobespenak}{fig38}{8}
 Orri honetan, hainbat aukera doi daitezke:
 \begin{itemize}
 \item Desegiteko/Berregiteko maila-kopurua;
 \item Irudi berri bat sortzean erabili beharreko irudi-izen lehenetsia. 
 \%d \drgenius-k kudeatutako osoko balio batez ordezten da eta balio 
 hori irudi berri bat sortzen den bakoitzean handitu egiten da;
 \item Hainbat izen lehenetsi irudi soiletarako eta 
 LaTeX/PostScript esportazioetarako;
 \item Orriaren goialdean, beste koaderno baten bidez erabiltzaileak 
 irudi-elementu bakoitzaren objektu-estilo lehenetsia doi dezake 
 (geometrikoak edo zenbakizkoak). Hainbatutako estiloak hauek 
 dira: kolorea, forma, tamaina eta estiloa.
 \end{itemize}
\end{enumerate}

\subsection{Beste hobespen batzuk}

\drgenius-ren portaera lehenetsia aldatzeaz gain, erabiltzaieleak 
irudi baten izena alda dezake \drgeniusMenu{Editatu->Izena aldatu} 
menu-elementuaren bidez.

\drgeniusFigure{Aldatu izena irudi baten ikuspegiari}{fig39}

\chapter{Eginbide aurreratuak}
\label{advancedFeatures}

Atal honetan, \drgenius-ren ahalmenak hainbat modutara hedatzeko erabiltzen diren eginbide batzuk 
azaltzen ditugu.

Lehenengoa makro-eraikuntza da; haren bidez, erregistro bateko 
eraikuntza logikoa atera daiteke. Orduan, erregistro hori errepika 
daiteke edo fitxategi gisa gorde.

\drgenius-ren Guile Script-aren eginbideak \drgenius hedatzeko 
beste moduak dira. Script hauek beste elementu geometrikoak 
bezala irudi-elementuak dira. Sarrera gisa erabiltzaileak hautatutako 
irudi-elementuaren erreferentziak jasotzen ditu eta balioak 
itzultzen ditu, irudietan txertatuta.

\drgenius-ren Guile Script-ak erabilgarriak izan daitezke 
itzultzen dituzten balioengatik edo albo-efektuengatik, 
erabiltzaileak lortu nahi duenaren arabera.

Azken eginbidea erabiltzailearen interfazea pertsonalizatzeko 
aukera da. Helburua irakasleari irudi geometrikoen fitxategiak 
prestatzeko gaitasuna ematea da \drgenius-en tresna-barrako 
edo laster-menuko tresnekin. Nahi den "efektu pedagogikoa" 
lortzeko lagungarria izan daiteke.

\xname{using_macro}
\section{Makro-eraikuntza}
\label{macroConstruction}

Makro-eraikuntzak sarrera gisa irudi elementuak jasotzen eta gero 
makro-eraikuntzaren bidez irudi elementu bat edo gehiago itzultzen 
duen prozeduraren antzekoak dira. Erabiltzaileak definitutako eredu 
batean oinarrituta eraikitzen dira; Horrek esan nahi du, 
erabiltzaileak eraikuntza-sekuentzia bat behin bakarrik eraiki behar 
duela. Ondoren, \drgenius-ri esan diezaioke sekuentzia hori 
makro-eraikuntza batean gorde nahi duela. Eraikuntza-sekuentzia 
bat grabatzeko, \drgenius-k sekuentziaren hasierako elementuak 
eta emaitzako elementuak zein diren jakin behar du. Noski, 
emaitzako elementuak hasierako elementuen mende \textit{bakarrik} 
egongo dira; bestela, \drgenius-ek ezingo ditu emaitzako 
elementuak hasierako elementuetatik ondorioztatu.

Hasierako eta emaitzako elementuak ezagutzeaz baliatuz, \drgenius-k 
eraikuntza-sekuentzia ondorioztatzen du eta makro-eraikuntza 
batean gordetzen du. Orduan, erabiltzaileak makro-eraikuntza 
hori exekutatzeko sarrerako elementuak (mota berekoak izan behar 
dute) irudian adierazi besterik ez du egin behar. Hala, 
makro-eraikuntzek emaitzako elementuak eraiki ditzakete.


\drgeniusNote{Irudi ertainetako elementu ikusezinak ere eraikitzen 
  ditu makro-eraikuntzak. Elementu horiek ezinbestekoak dira emaitzako 
  elementuak eraikitzeko.}


Makro-eraikuntzaren eginbidea irudikatzeko, adibide bat erabiliko 
dugu. Adibide horretan, emandako hiru puntutatik pasatzen den 
zirkulu baten eraikuntza gorde nahi du erabiltzaileak, eta 
zentroa ere lortu nahi da.

\drgeniusFigureSize{Hasierako irudia}{fig40}{4}

Makro-eraikuntza eraiki aurretik, erabiltzaileak azken irudia eraiki
behar du; makro-eraikuntza eraikitzeko eredu gisa erabiltzen da.

\drgeniusFigureSize{Irudia lortutako eraikuntzarekin}{fig41}{4}

\subsection{Makro-eraikuntza bat egitea}

Puntu honetan, eraikuntza-sekuentzia eginda dago. Orain, 
erabiltzaileak Dr.~Genius-i esan behar dio sekuentzia honetatik 
makro-eraikuntza bat sortu nahi duela.  \drgeniusMenu{Eraiki makro bat} 
funtzioari dei diezaiokezu \drgeniusIcon{fig26}  
ikonoaren bidez edo irudi-ikuspegiaren laster-menuaren bidez.

Morroiaren elkarrizketa-koadroan, erabiltzaileak sarrera- 
eta irteera-parametroak eta makro-eraikuntzaren izena eta azalpena 
hautatzen ditu.

\drgeniusFigureSize{Makro-eraikuntza egiteko morroiaren 
elkarrizketa-koadroaren lehen orria}{fig42}{6}

Elkarrizketa-koadroaren bigarren orria sarrera-parametroak hautatzeko 
erabiltzen da. Gure adibidean, horiek hasierako hiru puntuak dira. 
Erabiltzaileak bigarren orrira joan besterik ez du eta irudiko 
hiru puntuak hautatu. Hautatutako elementuek keinu egingo dute.

\drgeniusFigureSize{2. orria, hiru puntuak hautatuta daude}{fig43}{6}

3. orrian, irteera-parametroak hauta daitezke. Gure adibidean, 
makro-eraikuntzaren emaitza zirkulua eta haren zentroa izatea nahi 
dugu. Sarrera-parametroen kasuan bezala hautatutako ditu irteerakoak.

\drgeniusFigureSize{3. orria, zirkulua eta haren zentroa hautatuta 
daude}{fig44}{6}

4. orrian, erabiltzaileak makro-eraikuntzaren izena eta azalpena 
sartzen du. Informazio hori erabiltzaileak makro-eraikuntza bat 
exekutatzean bistaratuko da, eta, hala, makro-eraikuntzak beren 
artean bereizteko balioko du.

\drgeniusFigureSize{4. orria, makro-eraikuntzaren izena eta azalpena}{fig45}{6}

Morroiaren elkarrizketa-koadroko azken orrian (5. orria), 
erabiltzaileak makro-erakikuntza amai dezake \texttt{Amaitu} botoia 
sakatuta. Aurreko orrietara ere itzul daiteke makro-eraikuntzaren 
parametroak doitzeko.

\drgeniusNote{Sarrera- eta irteera-parametroak bat ez badatoz 
  (\drgenius-k ezin du eraikuntzako logika atera), makro-eraikuntza 
  ezin da eraiki. Kasu horretan, erabiltzaileak berriz pentsatu 
  behar du sarrera- eta irteera-parametroen hautapenaz. Morroiaren 
  elkarrizketa-koadroko 2. eta 3. orrietara itzul daiteke aukerak doitzeko.}

Une honetan makro-eraikuntza eraikita dago eta \drgenius-n gordeta. 
Hurrengo atalean, makro-eraikuntza nola erabili ikusiko dugu.

\subsection{>Makro-eraikuntza bat exekutatzea}

Makro-eraikuntza bat exekutatzeko, erabiltzaileak 
\drgeniusMenu{Exekutatu aurrez eraikitako makroa} funtzioa hautatzen du 
\drgeniusIcon{fig27} ikonoan edo irudi-ikuspegiaren laster-menuan.

Morroiaren elkarrizketa-koadroan, erabiltzaileak makro-eraikuntza 
hautatzen du. 2. orrian, makro-eraikuntza hautatzen du zerrendan, 
elkarrizketa-koadroaren goiko arean. Makro-eraikuntza hautatutakoan, 
irudiko sarrera-parametroetan klik egin dezake. Behar adina 
sarrera-parametro hautatutakoan, makro-eraikuntza exekutatu egiten 
da eta azken parametroak agertzen dira.

\drgeniusFigureSize{Erabiltzaileak sarrera-parametroak zuzenean irudian 
hautatzen ditu}{fig46}{6}

Gure adibidean, makro-eraikuntzak hiru sarrera-parametro (hiru puntu) 
behar ditu, eta hain bidez puntu bat eta zirkulu bat eraikitzen ditu. 
Gure makro-eraikuntza exekutatzeko, gutxienez hiru puntu 
dituen irudia behar dugu.

\drgeniusFigureSize{Hiru puntuko irudia}{fig47}{4}

Gure makro-eraikuntza hiru puntu horietara aplikatutakoan, nahi 
genuen zirkulua eta zentroa lortzen ditugu.

\drgeniusFigureSize{Lortutako irudia zirkulua eta zentroarekin}{fig48}{4}

\xname{drgenius_guile_script}
\section{\drgenius-ren Guile Script-a}
\label{script}

\drgenius Guile-rekin bateragarria da. Guile script-ak \drgenius-ren
barruan exekuta daitezkeela esan nahi du horrek. Baina zer da Guile? 
Guile-ren eskuliburuak hau dio:

\begin{quote}{\em
    Guile Scheme programazio-lengoaiaren interpretatzailea da eta 
    hainbat ingurunetan erabiltzeko prestatuta dago.}
\end{quote}

Aipamen hauek zehaztasunez azaltzen dute Guile nola erabiltzen 
den \drgenius-ren barruan:

\begin{quote}{\em
    Shell baten modura, Guile modu interaktiboan exekuta daiteke, 
    erabiltzailearen adierazpenak irakurtzen, haiek ebaluatzen eta 
    emaitzak bistaratzen, edo script-en interpretatzaile gisa, 
    dokumentu bateko Scheme kodea irakurtzen eta exekutatzen. 
    Bestalde, Guile objektuen liburutegi gisa ere erabil daiteke, 
    eta horrela beste aplikazioek Scheme interpretatzaile osoa erraz 
    sar dezakete. Aplikazio batek Guile hizkuntza-luzapen 
    gisa -konfigurazio-hizkuntza erraza eta ahaltsua- erabil 
    dezake, edo aplikazioak emandako primitiboak konektatzen 
    dituen helburu anitzeko "itsasgarri" gisa.}
\end{quote}

\drgenius-n, APIa Guile interpretatzailearen bidez dago 
erabilgarri. API hori kako-multzoa da motor geometrikoan. Ondorioz, 
erabiltzaileak script-ak idatz ditzake irudi-elementuak
maneiatzeko (geometrikoak eta zenbakizkoak). Aldi berean, 
script-ak beste edozein bezala irudi-elementuak direnez, ez 
daude fitxategi bereizietan gorde beharrik; irudiaren 
fitxategian gordetzen dira. Aurrerantzean, DGS akronimoa 
erabiliko dugu \drgenius-ren Guile Script-arentzat.

\subsection{DGS bat sortzea}

\subsection{DGSri buruz gehiago}

\section{Erabiltzailearen interfazea pertsonalizatzea}
\label{user_interface-custome}


\chapter{Eraikuntzak gorde eta kargatzea}

Eraikuntzak bi modutara gorde daitezke. Eraikuntza bat fitxategiko 
edo eraikuntza-multzo bat fitxategiko (adibidez, Dr.~Genius-en saioa).

\section{Eraikuntza bat gordetzea}

\drgeniusMenu{Fitxategia->Gorde} menuan edo 
  \drgeniusMenu{Fitxategia->Gorde honela...} menuan, aktibo dagoen 
  ikuspegiko irudia gorde daiteke.
\drgeniusNote{Dr.~Genius-ek hainbat irudirekin egin dezake lan aldi 
  berean. Erabiltzailea irudi batetik bestera joan daiteke dagokien 
  fitxetan klik eginda.}

Bigarren menuarekin, gordetako dokumentuaren izena alda 
dezake erabiltzaileak.

\drgeniusNote{Dr.~Genius-ek erabiltzaileari proposatzen dion izen 
  lehenetsia  \drgeniusMenu{Editatu->Hobespenak...} menuan alda 
  daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus 
  \link{Portaera lehenetsiaren atala}[Section \Ref, page \Pageref]{default_behaviour}.}

\section{Saio bat gordetzea}

Saio bat erabiltzaileak fitxategian batean gorde nahi duen 
Dr.~Genius-eko datuen multzoa da. Horri esker, irakasleak datuen 
multzo bat (irudia, makro-eraikuntza, oharra) fitxategi batean 
antola dezake eta gero errazago izango du haiek irekitzea.

\drgeniusMenu{Fitxategia->Gorde hainbat} menuan, erabiltzaileak 
saioaren elkarrizketa-koadroa bistara dezake.

\drgeniusFigureSize{Dr.~Genius-eko saioaren elkarrizketa-koadroa}{fig51}{8}

Datu aktibo guztien zerrenda fitxategi honetan gordetzen da eta 
taula batean agertzen da. Lehenengo zutabean Dr.~Genius-en dauden 
datu-motak agertzen dira. Bigarren zutabean datuen izenak agertzen dira.

\drgeniusNote{Saio batek hiru datu-mota izan ditzake: 2D irudi 
  interaktiboa, makro-eraikuntza eta testua.}

Erabiltzaileak zerrendan banan-banan hauta ditzake gorde beharreko 
datuak. Ondoren, \drgeniusMenu{Gorde saioa} botoia saka dezake. 
Datu guztiak ere gorde ditzake \drgeniusMenu{Gorde dena} botoia sakatuz.

\drgeniusNote{\drgeniusMenu{Fitxategia->Gorde hainbat} menua 
  makro-eraikuntzak fitxategi batean gordetzeko modu bakarra da.}

\section{Eraikuntzak kargatzea}

\chapter{Errezeta-liburua}

\W \begin{iftex} 
\appendix 
\listoffigures 
\W \end{iftex}


\end{document}
